LANDABE ingeniaritza obra zibil eta eraikuntza berezien egituretan espezializatutako aholkularitza enpresa da. Esperientzia zabala du sektorean eta 20 urtetik gorako ibilbidean lurraldean garatu diren obra esanguratsuenetan hartu du parte.

Bezero publiko zein pribatuak xede izanik, haiei ahalik eta kalitate handieneko zerbitzua ematea du helburu. Espezializazio maila altuari esker ahalmen handiko lantaldea osatzeko, konplexutasun handiko erronkei aurre egiteko, eta soluzio teknologiko eta jasangarriak garatzeko gauza da.

Esperientzia handiko profesionalen lantaldera teknikari berriak gehitu izanak eta espezializazioa sustatzeko enpresa-planteamendu berria abian jarri izanak ingeniaritza geoteknikoaren alorrean, obra zibilean, eraikuntza berezien alorrean eta proiektuen garapenerako lan-metodologia berrien erabileran (BIM) nabarmentzeko aukera eman dio.

Egindako lanak eta bezeroen gogobetetasuna dira gure arrakastaren bermea, gure inguruko ingeniaritza-obra garrantzitsuenetan parte hartzen jarraitzeko aukera ematen diguna.

Enpresaren filosofiak, bere dimentsioak, eta teknikan eta berrikuntzan duen bokazioak, urteetan zehar bezeroekiko harreman zuzena izatea, berehalako erantzuna ematea eta proposatu diren mota guztietako erronkei soluzio egokiak aurkitzea ahalbidetu du.

Horregatik, Euskadin eta inguruetan, Eraikuntza, Obra Zibila eta Geoteknia sektorearen erreferentziazko enpresa da egun LANDABE ingeniaritza, eta proiektu nazional zein internazionalak garatzeko ahalmena du.

LANDABE ingeniaritzak, lan aktibitatea gauzatzen den alor guztietan gizon eta emakumeen berdintasuna bermatzeko konpromezu garbia du.

LANDABEKO ZERBIZUAK

Enpresak esperientzia zabala du era askotako proiektuak egiten: proiektu aldatuak, egituren optimizazioa, obrarako aholkularitza eta laguntza teknikoa, egikaritze-proiektuak idaztea, obra zuzendaritzak… Eta azken urteotan lankidetzan jardun du nazio-mailan erreferente diren eraikuntza-enpresa eta sustatzaileekin, baita tokiko eta estatuko administrazio askorekin ere.

LANDABE Ingeniaritza enpresak arlo nagusi hauetan garatzen du bere lana:

AZPIEGITURAK
PASABIDEAK ETA ZUBIAK
LURPEKO OBRAK
OBRA HIDRAULIKOAK
BEREZIA
BIRGAITZEAK

INFORMAZIO GEHIAGO KONTAKTUA